BILBAO BIZKAIA MUSEOAK, S.L. erakundeak (Berregin
Artistikoen Museoaren eta Euskal Museoaren), datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legeria (2016/679 Europako Erregelamendua eta hura garatzen duen gainerako araudia) eta informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuen arloan dagoen araudia (34/2002 Legea, uztailaren 11koa) betez, web-orriaren bidez egindako eragiketa guztiei aplikatzen zaizkien erabilera-baldintza orokor hauek jakinarazten dizkizu: bbmuseoak.eus
1. Legezko datuak
Sozietatearen izena: BILBAO BIZKAIA MUSEOAK, S.L.
IFK: B95746368
Sozietatearen helbidea: MIRASOL KONDEA 2, 48003 BILBO
Telefonoa: 944158333
Posta elektronikoa: info@bbmuseoak.eus

2. Jabetza intelektuala
Web-orriaren eta haren edukien jabetza intelektualaren eskubideak
BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundearenak dira. Guztiz debekatuta dago orrialde honetan aldaketaren bat egitea. BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundeak ez du bere gain hartzen baimendu gabeko
manipulazioen edo aldaketen ondoriozko erantzukizunik. BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundeak ez du inolako lizentziarik edo baimenik ematen bere jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak, edo web-orri, zerbitzu edo edukiekin zerikusia duen bestelako jabetzak edo eskubideak erabiltzeko. Debekatuta dago web-orri honetako edukiak osorik edo zati batean erreproduzitzea, jatorria aipatu gabe edo horretarako berariazko baimenik eskatu gabe. Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta BILBAO BIZKAIA MUSEOren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan eragindako kalteek dagozkion ekintzak gauzatzea eta, hala badagokio, jarduera horretatik eratorritako erantzukizunak ekarriko dituzte.

3. Erabiltzeko baldintzak

Web-orri hau BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundeak sortu du, erabilera pertsonalerako eta doako erabilerarako.

a) Legezko erabilera
Web-orri hau eta bere zerbitzuak darabiltzan pertsonak nahitaez erabili beharko ditu legeak eta trafikoaren erabilerek diotenaren arabera, eta ez ditu erabiliko legez kontrakoak diren, edo hirugarrenen eskubideei eta interesei kalte egiten dieten, edo, edozein modutan, web-orria eta zerbitzuak kaltetu, baliogabetu, gainkargatu edo hondatu ditzaketen, edota erabiltzaileek web-orria eta zerbitzuak normal erabiltzea eragotzi dezaketen xede edo ondorioekin. Betebehar hori betetzen ez dutenek, BILBAO BIZKAIA MUSEOEN eta hirugarrenen aurrean, edozein kalte-galeraren erantzukizuna izango dute.
baliozkotzat jo beharko da dagokion aldizkari edo iturri ofizialean argitaratutakoa.

b) Zerbitzuaren erabilgarritasuna
BILBAO BIZKAIA MUSEOk ez du bermatzen web gunera sartzean edo haren edukian akatsik ez dagoenik; argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen badira, erreprodukzio hori informazio hutsa izango da, eta, ondorio guztietarako, baliozkotzat jo beharko da dagokion aldizkari edo iturri ofizialean argitaratzea.

c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna
BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundeak ez du inolako erantzukizunik izango web-orria
Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du web-orria, zerbitzuak eta edukiak bere erantzukizunpean bakarrik erabiliko dituela.
Hala web-orrian sartzea, nola bertan dagoen informazioa erabiltzea, haren ardura da eta ez beste inorena. BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundeak ez du bere gain hartzen web-orrian aipatzen diren hirugarrenen esteken konexioen edo edukien ondoriozko erantzukizunik. Hala web-orrian sartzea, nola bertan dagoen informazioa erabiltzea, haren ardura da eta ez beste inorena. BILBAO BIZKAIA MUSEOk ez du inolako erantzukizunik webgunearen eta zerbitzuen erabilgarritasunik ezagatik edo funtzionamenduarekin jarraitzerik ez izateagatik, erabiltzaileek webari eta zerbitzuei eman ahal izan dieten erabilgarritasunaren iruzurragatik, webaren eta zerbitzuen faltsugarritasunagatik, eta, bereziki, nahiz eta ez bakarrik, web guneetara sartzerakoan izan dituzten akatsengatik.

4. Dagoen informazioa erabiltzeko erantzukizuna
Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du webgunea, zerbitzuak eta edukiak bere erantzukizunpean bakarrik erabiltzen dituela. Bai webean sartzeko, bai bertan dagoen informazioa erabiltzeko, haren ardura da soilik. BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundeak ez du erantzukizunik izango informazioa eskuratzeak edo erabiltzeak sor ditzakeen ondorio, kalte edo galerengatik, ez eta haiek erabiltzeagatik ere norberaren edo enpresaren iritzi edo erabakiren bati laguntzeko. BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundeak eskaintzen duen zerbitzuren bat eskuratzeko beharrezkoa bada datu pertsonalak ematea.

5. Datu pertsonalen babesa.
BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundeak erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babesari dagokionez aplikatzekoa den legerian ezarritakoarekin bat etorriz, zehazki, 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduarekin, eta hura garatzen duen araudiarekin, eta horretarako, behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu, emandako datu pertsonalak galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtzea saihesteko, teknologiaren egoera, datuen izaera eta arriskuak kontuan hartuta. BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundeak ez du bere gain hartzen web-orrian aipatzen diren hirugarrenen esteken konexioen edo edukien ondoriozko erantzukizunik.
datu horien tratamendua honetan oinarrituko da:

- interesdunaren baimena, legezko ohar hau eta pribatutasun-politika onartuz: gure erakundearen jarduerak zabaltzeko datuak, Museoaren lagunak.
- kontratu/Hitzarmen bidezko harremana egotea: jardueren bezeroen datuak, hornitzaileak, langileak, dohaintzak/gordailuak/obren erosketak, espazioak alokatzea/lagatzea, ikertzaileak, bekadunak.
- legezko betebehar bat: bideozaintzako irudiak.
- interes legitimoa: instalazioetako sarbideen kontroleko datuak.

Datu pertsonalak eskatutako zerbitzua emateko edo alderdien arteko kontratu-harremana gauzatzeko bakarrik erabiliko dira, kasuaren arabera, eta ez zaizkie inoiz hirugarrenei lagako, legezko betebeharragatik izan ezik.
Datu pertsonal horiek gorde egingo dira pertsona erabiltzailea BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundearekin lotzen duen harremanak irauten duen bitartean, eta, nolanahi ere, harreman horren ondoriozko legezko betebeharrak betetzeko ezarritako epeetan. BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundearen pribatutasun-politikak erabiltzaileari bere eskubideak erabiltzeko aukera bermatzen dio une oro: interesdunaren datu pertsonalak eskuratzea, eta datu horiek zuzentzea edo ezabatzea, tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasunerako eskubidea edo tratamenduaren aurka egiteko eskubidea. Eskubide horiek baliatu ahal izango ditu:
- posta arruntez, BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundera idatzita: Mirasol Kondea 2,
48003 BILBO
- posta elektronikoz: info@bbmuseoak.eus
Halaber, erreklamatzeko eskubidea erabil dezake Kontrol Agintaritzaren aurrean: Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es) edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoan www.avpd.eus). Datu pertsonalak emanez gero, legezko abisu hau eta pribatutasun-politika onartzean, erabiltzailea baimena ematen ari da datu horiek hemen ezarritako baldintzen arabera erabil daitezen.
6. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa
Web-orri honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legeen araberakoa da. Baldintza hauek interpretatzean sor daitezkeen eztabaidak erabiltzailea bizi den lekuko auzitegietan ebatziko dira.